10 egun jarraian positibo berririk gabe Eibarren

10 egun jarraian positibo berririk gabe Eibarren
2020/06/23 13:17
eta kitto!
Gaur Osasun Sailak argitaratu duen txostenaren arabera, PCR bidez atzemandako koronabirus kasuak 8 izan dira EAEn, atzo baino bat  gehiago. Lurraldeka, 1 Araban, 3 Bizkaian eta 4 Gipuzkoan. Gipuzkoari dagokionez, Hondarrian, Ordizian, Orion eta Pasaian atzeman dituzte positibo berriak, kasu bakarra herri bakoitzean. Araban, Gasteizen; eta Bizkaian bi kasu Bilbon eta bakarra Lekeition.

COVID19-ak Eibarren izan duen eboluzioari begiratzen badiogu, 216 dira metatutako edo pilatutako positiboak, eta azken hamar egunetan ez da kasu berririk atzeman (azkena ekainaren 12koa da). Eskualdeko ospitalei dagokienez, Eibarkoan 4 gaixo daude ingresatuta, eta Mendaron bat ere ez.

Gaur gaurkoz, RO indizea 0,92 da Araba, Bizkai eta Gipuzkoan.

Guztira 1.605 hildako eragin ditu EAEn COVID19ak. Atzo hildako bat gehiago egon zen. Horrez gain, COVID diren edo izan diren 10 pertsona daude ZIUn, aldaketarik gabe. Atzo 3.329 proba egin ziren guztira (2.899 PCR eta 430 test azkar).