10 positibo berri atzeman zituzten atzo Eibarren eta intzidentzia-tasa behera doa

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
10 positibo berri atzeman zituzten atzo Eibarren eta intzidentzia-tasa behera doa
ETA KITTO 2020, Aza 24

Atzo 10 positibo berri atzeman zituzten Eibarren, aurreko egunean baino 3 gutxiago. Horrela, herriko intzidentzia-tasak beherako joeran jarraitzen du eta 1.853,48an dago.

Eskualdeko beste herriei dagokienez, Ermuan 9 lagunek eman zuten atzo positibo koronabirusean, 4 Deban eta Elgoibarren, 3 Soraluzen eta 2 Mutrikun. Beraz, 32 kasu berri egon dira eskualde osoan, aurreko egunean baino 11 gutxiago.

Atzo, 9.676 test diagnostiko egin ziren, eta horietatik 610 positiboak izan ziren EAEn. Lurraldeen arabera: 87 Araban, 285 Bizkaian, 235 Gipuzkoan eta 3 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan. Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 58 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, eta COVIDa duten 140 pertsona ZIUn daude.

grafikoa azaroak 24

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »