10 positibo gehiago atzeman dituzte Eibarren

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
10 positibo gehiago atzeman dituzte Eibarren
ETA KITTO 2021, Ots 02

Atzo 10 positibo berri atzeman zituzten Eibarren, aurreko egunean bezala; eta intzidentzia-tasa 571,45ra igo denez, Eibarrek eremu gorrian jarraitzen du.

Eskualdeko beste herrietara begira, Elgoibarren hamalau positibo berri atzeman zituzten (1152,51), Ermuan sei (543,11), Deban hiru (296,42), eta Mutrikun (432,82), Mendaron (661,94), Soraluzen (100,65) eta Mallabian (168,07) bana. Beraz, guztira 37 positibo berri atzeman zituzten atzo Debabarrenan.

Atzo, 13.184 test diagnostiko egin ziren EAEn, eta, haietatik, 908 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 112 Araban, 527 Bizkaian, 259 Gipuzkoan eta 10 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 80 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, eta COVIDa duten 154 pertsona ZIUn daude.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »