104 koronabirus kasu berri gehiago atzeman dituzte Eibarren

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
104 koronabirus kasu berri gehiago atzeman dituzte Eibarren
ETA KITTO 2021, Abe 23

Azken hiru egunetan 104 koronabirus kasu berri atzeman dituzte Eibarren eta herriko intzidentzia-tasa berriz igo da, 1608,79an kokatuz.

Debabarreneko beste herriei begira Ermuan 77 kasu berri atzeman dituzte (1635,56); Elgoibarren 51 (1299,83), Mutrikun 30 (2164,09), Deban 26 (1925,55), Soraluzen 20 (1560,14), Mallabian 8 (1680,67) eta Mendaron 7 (945,63). Beraz, azken lau egunetan 233 kasu berri atzeman dituzte eskualdean.

Euskadi mailan, azken astean 19.684 koronabirus kasu berri atzeman dituzte, 14 eguneko intzidentzia metatuaren tasa 1495,38koa da eta oinarrizko birsorkuntza tasa 1,34koa. Bestalde, 285 lagun ospitaleratu dituzte eta 101 dira ZIUn.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »