106 positibo berri atzeman dituzte Eibarren eta intzidentzia-tasa 694,98koa da

106 positibo berri atzeman dituzte Eibarren eta intzidentzia-tasa 694,98koa da
2022/07/04 11:00
eta kitto!
Azkeneko astean 106 koronabirus positibo berri atzeman dituzte Eibarren eta herriko intzidentzia-tasa 694,98koa da.

Debabarreneko beste herriei begira Elgoibarren 48 kasu berri atzeman dituzte (773,01); Ermuan 44 (423,89); Mutrikun 14 (357,55); Deban 11 (367,85), Soraluzen 5 (286,61), Mallabian 3 (254,24) eta Mutrikun 2 (199,80). Beraz, azken astean 233 kasu berri atzeman dituzte eskualdean.

Euskadi mailan, azken astean 7.882 koronabirus kasu berri atzeman dituzte, 14 eguneko intzidentzia metatuaren tasa 1.249,66koa da eta oinarrizko birsorkuntza tasa 1,39koa. Bestalde, 504 lagun ospitaleratu dituzte, 23 daude ZIUn eta 22 hil dira COVID-19aren ondorioz.