Eusko Jaurlaritzak kutsatzeei buruzko informazioa jakinarazi berri du. Eremu gorritik atera zen Eibar atzo, eta horrela jarraitzen du oraingoz, 487,73ko intzidentzia-tasarekin. Atzo, astelehena, 15 kasu berri atzeman zituzten Eibarren, aurreko egunean baino 7 gehiago (5 ostiralean, 6 larunbatean eta 8 igandean).
Debabarreneko beste herriei dagokienez, atzo 17 positibo berri detekatu zituzten Elgoibarren, eta intzidentzia-tasa 1.291,16an dago; 3 Mendaron, 2 Mutrikun, 2 Soraluzen eta kasu bana Soraluzen eta Deban. Guztira, beraz, 43 positibo berri eskualde osoan.
Atzo, 12.320 test diagnostiko egin ziren, eta, horietatuk, 723 positiboak izan ziren. Lurraldeen arabera: 99 Araban, 399 Bizkaian, 216 Gipuzkoan eta 9 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.
Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 93 pertsona ospitaleratu ziren atzo eta COVIDa duten 157 pertsona ZIUn daude.