11 kasu berri erregistratu dituzte Debabarrenean, horietako 5 Eibarren

11 kasu berri erregistratu dituzte Debabarrenean, horietako 5 Eibarren
2020/04/05 eta kitto!
Aurreko egunetako tendentziarekin jarraituz, 11 kasu berri zenbatu dituzte azken orduetan Debabarrenean, horietako 5 Eibarren Eibarren, beraz, guztira 79  dira kutsatutakoak.  Elgoibarren era Mutrikun kasu bana erregistratu  dute azken 24 orduetan,  eta bi kasu berri Ermuan  zein Deban. Debabarrenean guztira 158 dira  Covid-19a duten herritarrak. Egunero bezala, Osasun Sailak gaur eguerdian eman ditu koronabirusaren gaineko datu zehatzak herriz herri. Atzoko (apirilak 4) 20:00ak arte kontatutako kasuak dira, denera. Kontuan hartu behar da datu horiek orain arte eman diren koronabirus datu konfirmatuen metaketa dela, litekeena da horietako batzuek jada senda-agiria jaso izana.

Azken txostenaren arabera (gaur eguerdian kaleratu dena), hauek dira herrietako  datuak:
Eibar              79
Elgoibar       29
Ermua           26
Deba             11
Mendaro       2
Mutriku         7
Mallabia        0
Soraluze        4

Eibarko Ospitalean Covid-19 birusagatik ingresatutakpoen kopurua 51 pertsonakoa da, eta Mendaroko ospitalean 20 gaixo daude, guztira 71. Horietako bat ZIUn dago.