11 positibo atzeman zituzten atzo Eibarren

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
11 positibo atzeman zituzten atzo Eibarren
ETA KITTO 2021, Urt 21

Atzo 11 positibo berri atzeman zituzten Eibarren, aurreko egunean baino bat gehiago, eta intzidentzia-tasak gora egiten jarraitzen du, 371,26an kokatuz.

Eskualdeko beste herrietara begira, Ermuan bederatzi kasu atzeman zituzten, Mutrikun sei eta Elgoibarren bost. Beraz, guztira 32 positibo berri atzeman zituzten atzo Debabarrenan, aurreko egunean baino bost gehiago.

Atzo, 13.664 test diagnostiko egin ziren EAEn, eta, haietatik, 1.115 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 176 Araban, 622 Bizkaian, 299 Gipuzkoan eta 18 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDa duten 101 pertsona ZIUn daude.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »