11 positibo berri zenbatu zituzten atzo Debabarrenean

11 positibo berri zenbatu zituzten atzo Debabarrenean
2020/09/30 11:16
eta kitto!


Eibarren lau COVID-19 kasu berri, Soraluzen bost, eta kasu bana Elgoibarren eta Deban. Guztira 11 lagunek eman dute positibo Debabarrenean atzo egindako PCR probetan.

Oraindik gaurko datuak falta badira ere, hemen dituzue irailean (hilaren 1etik 29ra) Debabarrena eskualdean baieztatu diren positibo berrien datuak herriz herri (guztira 368)

Eibar: 128
Deba: 78
Ermua: 55
Elgoibar: 51
Soraluze: 27
Mendaro: 14
Mutriku: 14
Mallabia: 1





Atzo, 9.741 PCR proba egin ziren EAEn, eta, haietatik, 432 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 83 Araban, 198 Bizkaian, 138 en Gipuzkoan eta 13 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 33 pertsona ospitaleratu nehar izan zituzten atzo, eta COVIDa duten 56 pertsona ZIUn daude.

Bestalde, irailaren 21etik 27ra bitartean metatutako datuak aztertu ondoren, ondoriozta daiteke COVID dela eta 46 hildako egon direla.