11 positibo gehiago atzeman dituzte Eibarren eta intzidentzia-tasa 211,11koa da

11 positibo gehiago atzeman dituzte Eibarren eta intzidentzia-tasa 211,11koa da
2022/03/28 eta kitto!
Azken hiru egunetan 11 koronabirus kasu positibo berri atzeman dituzte Eibarren eta intzidentzia-tasa 211,11koa da.

Debabarreneko beste herriei begira Ermuan 10 (280,92) kasu berri atzeman dituzte; Elgoibarren (285,96) eta Mendaron bosna kasu (378,25); Mutrikun 2 (112,91); eta Mallabian (252,10) Deban (91,69) eta Soraluzen (226,47) kasu bana. Beraz, azken hiru egunetan 36 kasu berri atzeman dituzte eskualdean.

Euskadi mailan, azken astean 5.083 koronabirus kasu berri atzeman dituzte, 14 eguneko intzidentzia metatuaren tasa 481,38koa da eta oinarrizko birsorkuntza tasa 0,92koa. Bestalde, 158 lagun ospitaleratu dituzte, 16 daude ZIUn eta 18 lagun hil dira.