'Auzoak Martxan' ekimeneko bileretan parte hartzeko izen-ematea zabalik
‘Auzoak Martxan’ izenburupean, herritarren iritziak, beharrak eta proposamenak jasotzeko bilera-erronda abiatuko du Eibarko Udalak urriaren 14an, eguaztenean. Bi orduko saioak izango dira, eta parte hartzeko aurrez izena eman beharko da, Udalaren formularioa beteta. Irailaren 25ean aurkeztu zuen ekimena Udalak.
Guztira, sei bilera egingo dituzte. Lehenengoa Erdialdea-Legarre auzoetako herritarrekin izango da, urriaren 14an, Errebal eraikinean, 18:30etik 20:30era. Hurrengo saioak honako egun eta toki hauetan egingo dituzte:
-
Urriak 14. Erdialdea-Legarre: Errebal eraikina, 18:30-20:30.
-
Urriak 21, Errebal-Jardiñeta: Errebal eraikina, 18:30-20:30.
-
Urriak 22, Amaña: Amañako ikastetxea, 18:00-20:00.
-
Urriak 27, Ipurua: Ipuruako merkatu plaza, 18:00-20:00.
-
Urriak 28, Urki: Urkiko ikastetxea, 18:00-20:00.
-
Urriak 29, Urkizu: Urkizuko ikastetxea, 18:00-20:00.
Udalak herritarrak bileretan parte hartzera animatu ditu: «Zure auzoak badu zer esana. Eta zuk ere bai. Eman izena eta parte hartu!».