Etxebizitza duinaren aldeko elkarretaratzeak egin zituzten atzo Eibarren eta Ermuan

Ernaik Hego Euskal Herrian egindako deialdiak jarraipena izan zuen atzo Debabarrenean.
Etxebizitza duinaren aldeko elkarretaratzeak egin zituzten atzo Eibarren eta Ermuan
Astelehenean Ernaik Eibarren eginiko elkarretaratzea.
2026/10/06 12:17
Irati Alvarez Malaxetxebarria

Ernaik Hego Euskal Herriko 30 herritan egindako deialdiei jarraipena eman zitzaien Debabarrenean ere. Eibarren, Untzaga plazan elkartu ziren; Ermuan, berriz, plazan. Bi elkarretaratzeak 19:00etan egin zituzten.

Ernaik etxebizitza duinerako eskubidea aldarrikatu du mobilizazioen bidez, eta etxebizitzaren auziari «berehalako erantzuna» emateko eskatu du. Gazte antolakundearen esanetan, etxebizitzaren arazoa gazteen eta herri sektorearen prekarizazioarekin lotutako auzi nagusietako bat da.

Astelehenean egindako mobilizazioekin, azken egunetan etxebizitzaren inguruan Hego Euskal Herrian egindako protestei jarraipena eman nahi izan die Ernaik. Besteak beste, asteburuan LABek Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean egindako mobilizazioak aipatu ditu gazte antolakundeak.

Astelehenean Ernaik Ermuan eginiko elkarretaratzea.