Euskadik 01: 00era aurreratu du jardueren itxiera, eta hiriguneetan maskara derrigorrezkoa izango da

0    Gizartea 
CDwes76
Euskadik 01: 00era aurreratu du jardueren itxiera, eta hiriguneetan maskara derrigorrezkoa izango da
ETA KITTO 2021, Uzt 22

LABI instituzionalak murrizketa berriak ezarriko ditu Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan kutsatzeen hedapena gelditzeko asmoz. Neurri nagusiak bi dira: jarduera ekonomiko guztiak 01:00etan itxiko dira  eta  hiriguneetan  musukoa erabiltzea nahitaezkoa  izango da.

Halaber, ostalaritzan eta  dendetan  edukiera  gehiago mugatzea erabaki du LABIk: % 35era jaitsi du ostalaritza eta saltokien edukiera. Bihar jarriko da indarrean dekretu berria.

Bihartik aurrera, indarrean dauden neurriei eusteaz gain, honako erabaki hauek ere izango dira:

– Maskara erabiltzea nahitaezkoa izango da trantsitua duten hiri-inguruneetan. Gainera, ostalaritzako eta jatetxeetako establezimenduetan nahitaez eta uneoro erabili behar da maskara, barrualdeetan zein terrazetan, salbuespen bakarra elikagaiak edo edariak hartzeko unea da.

– Gaueko 01: 00etara aurreratzen da merkataritza-, gizarte- eta kultura-jarduera guztiak  ixteko gehieneko ordutegia.

– Jarduera guztietan baimendutako  gehieneko edukiera % 35era murriztu da lokal eta instalazio guztietarako, ostalaritzarako barne, dagoeneko kontratatuta dauden jardueretarako izan ezik; eta, gainera, murriztu egin da gizarte-, kultura- edo kirol-ekitaldietako gehieneko pertsona-kopurua.

– Kutsatze-kasu batek edo kontaktu estuek nahitaez lagundu behar dute  kutsatzeen miaketan. Dekretuak konfinatzeko edo berrogeialdia egiteko betebeharra ere ezartzen du, agintarien eta osasun-zerbitzuen jarraibideak betez.

– Herritarrei, beren autoerantzukizunean oinarrituta, autolimitazio boluntarioa  eskatzen zaie, honako neurri hauek aplikatzeko:
Gaueko ordu batetik seietarako mugigarritasuna mugatzea;
Taldea gehienez ere sei pertsonatara mugatzea.
Autokonfinamendua eta autoisolamendu pertsonala, lehen sintomak izan bezain laster; baita osasun-zerbitzuekiko komunikazioa ere.Gainera, kutsatze-kasu batek eragindako pertsonek edo kontaktu estuak dituztenek nahitaez lagundu beharko dute kutsatzeen arrastoan eta trazabilitatean. Herritarrei eskatzen zaie, “beren autoerantzukizunean oinarrituta, norberaren borondatez mugi dezatela gaueko mugikortasuna ordu batetik seira bitartean; gehienez ere sei pertsona taldekatzea; eta autokonfinamendua eta autoisolamendua COVID19 bidezko kutsaduraren lehen sintomen aurrean”.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »