118 positibo berri atzeman dituzte Eibarren eta intzidentzia-tasa 2.489,63koa da

118 positibo berri atzeman dituzte Eibarren eta intzidentzia-tasa 2.489,63koa da
2022/02/07 eta kitto!
Azken lau egunetan 118 koronabirus positibo berri atzeman dituzte Eibarren eta herriko intzidentzia-tasa 2.489,63koa da.

Debabarreneko beste herriei begira Ermuan 53 kasu berri atzeman dituzte (2.303,51); Elgoibarren 39 (2.487), Deban 27 (2.897,49), Mutrikun 24 (2.879,19), Soraluzen 12 (2.063,41), Mendaron 5 (3.404,26) eta Mallabian 3 (2.352,94). Beraz, azken lau egunetan 281 kasu berri atzeman dituzte eskualdean.

Euskadi mailan, azken astean 20.228 koronabirus kasu berri atzeman dituzte, 14 eguneko intzidentzia metatuaren tasa 2.270,69koa da eta oinarrizko birsorkuntza tasa 0,73koa. Bestalde, 488 lagun ospitaleratu dituzte, 91 daude ZIUn eta 74 hil dira COVID-19aren ondorioz.