12 koronabirus kasu berri atzeman dituzte Eibarren

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
12 koronabirus kasu berri atzeman dituzte Eibarren
ETA KITTO 2021, Ira 02

Atzo 12 koronabirus kasu berri atzeman dituzte Eibarren eta herriko intzidentzia-tasa 313,02koa da orain.

Eskualdeko beste herrietara begira, Ermuan hamar kasu atzeman dituzte, Elgoibarren hiru, eta Deban eta Mutrikun kasu bana. Horrela, guztira 27 kasu atzeman dituzte Debabarrenean.

EAEn, atzo, 5.930 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 397 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 50 Araban, 199 Bizkaian eta 136 Gipuzkoan eta 12 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 37 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 73 pertsona ZIUn daude.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »