12 positibo berri atzeman dituzte Eibarren

12 positibo berri atzeman dituzte Eibarren
2021/03/16 15:41
eta kitto!
Atzo 12 koronabirus kasu positibo gehiago atzeman zituzten Eibarren, baina aurreko egunean baino 11 kasu gehiago izan arren, eremu horian jarraitzen dugu 262,07ko intzidentzia-tasarekin.

Eskualdeko beste herriei begira, Ermuan 13 positibo atzeman zituzten eta eremu gorrian jarraitzen du (686,68), Mendaro hiru kasu atzeman zituzten, Deban bi eta Mallabian bat.

Atzo, 9.259 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 394 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 89 Araban, 187 Bizkaian, 116 Gipuzkoan eta 2 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 34 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 98 pertsona ZIUn daude.