12 positibo gehiago atzeman dituzte Eibarren eta intzidentzia-tasa 265,71koa da

12 positibo gehiago atzeman dituzte Eibarren eta intzidentzia-tasa 265,71koa da
2022/03/21 12:16
eta kitto!
Azken lau egunetan 12 koronabirus kasu positibo berri atzeman dituzte Eibarren eta intzidentzia-tasa 265,71koa da.

Debabarreneko beste herriei begira Ermuan 12 (262,19) kasu berri atzeman dituzte, Elgoibarren 8 (407,28), Soraluzen 6 (327,13), Mutrikun 3 (338,73), Deban 2 (73,35) eta Mallabian 1 (84,03). Mallabian (94,56), ostera, ez dute kasu berririk atzeman. Beraz, azken lau egunetan 47 kasu berri atzeman dituzte eskualdean.

Euskadi mailan, azken astean 5.506 koronabirus kasu berri atzeman dituzte, 14 eguneko intzidentzia metatuaren tasa 486,56koa da eta oinarrizko birsorkuntza tasa 1,04ekoa. Bestalde, 147 lagun ospitaleratu dituzte, 21 daude ZIUn eta 16 hil dira.