“We are the refugees once” proiektua aurkeztuko dute domekan Ipuruako Merkatu Plazan

“We are the refugees once” proiektua aurkeztuko dute domekan Ipuruako Merkatu Plazan
ETA KITTO 2023, Api 21
1937ko maiatzean 4.000 haur euskaldun (4-15 urte bitartekoak) Ingalaterrara eraman zituzten. Horietako batzuk ez ziren inoiz itzuli. Apirilaren 23an, 11:30etan, euren istorioa kontatu digute Ipuruako Merkatu Plazan.  “We are the refugees once” proiektua da, Hopepunk Language School akademiaren ordezkariek prestatu dutena.

Egitaraua:
11.30etan ikasleek prestatutako materialaren aurkezpena
12.00etan elkarrizketa Carmen Kilner-ekin (bideodeia); Basque Children of 37 Association-eko kidea
– 12.30-13.30 Steve Bowles-en “The Guernica Children” dokumentala

 

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »