Azken 24 orduetan 13 pertsonek positibo eman duten COVID-19an gure eskualdean: bosna kasu zenbatu dituzte Eibarren eta Deban; 2 Ermuan; eta bat Mendaron.
Atzo, 9.764 PCR proba egin ziren, eta, haietatik, 459 positiboak izan ziren.
Lurraldeen arabera: 46 Araban, 237 Bizkaian, 166 Gipuzkoan eta 10 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.
Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 42 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, eta COVIDa duten 56 pertsona ZIUn daude.