13 positibo berri Eibarren

13 positibo berri Eibarren
2020/11/23 11:34
eta kitto!
Atzo 13 positibo berri atzeman zituzten Eibarren, aurreko egunean baino 19 gutxiago. Horrela, herriko intzidentzia-tasa 2.081,04an dago.

Eskualdeko beste herriei dagokienez, Ermuan 11 lagunek eman zuten atzo positibo koronabirusean, 10 Deban, 6 Elgoibarren, 2 Mutrikun eta 1 Soraluzen. Beraz, 43 kasu berri egon dira eskualde osoan, aurreko egunean baino 22 gutxiago.

Atzo, 7.290 test diagnostiko egin ziren, eta horietatik 499 positiboak izan ziren EAEn. Lurraldeen arabera: 50 Araban, 243 Bizkaian, 202 Gipuzkoan eta 4 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan. Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 22 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, eta COVIDa duten 141 pertsona ZIUn daude.