130 positibo azken astean Eibarren, aurrekoan baino 185 gutxiago

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
130 positibo azken astean Eibarren, aurrekoan baino 185 gutxiago
ETA KITTO 2020, Aza 26

Atzo 13 positibo berri atzeman zituzten Eibarren, aurreko egunean baino 8 gehiago. Azken zazpi egunetan, guztira, 130 positibo berri zenbatu dira herrian, aurreko astean baino 185 gutxiago. Herriko intzidentzia-tasak, beraz, beheranzko joera hartu du egunotan: 1.633,27an dago une hauetan.

Eskualdeko beste herriei dagokienez, Ermuan 8 lagunek eman zuten atzo positibo koronabirusean, 6 Deban, 5 Elgoibarren eta 2 Mendaron. Beraz, 34 kasu berri egon dira eskualde osoan, aurreko egunean baino 2 gehiago.

Atzo, 10.881 test diagnostiko egin ziren, eta horietatik 666 positiboak izan ziren.Lurraldeen arabera: 110 Araban, 258 Bizkaian, 288 Gipuzkoan eta 10 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan. Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 57 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, eta COVIDa duten 134 pertsona ZIUn daude.

 

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »