Ekainaren 5etik aurrera Ego Gainetik irtengo dira berriro hainbat autobus-linea

Ekainaren 5etik aurrera Ego Gainetik irtengo dira berriro hainbat autobus-linea
2023/06/01 eta kitto!

Astelehenetik aurrera, ekainak 5, bertan behera geratuko dira Ego Gain autobus-geltokiaren berrurbanizazio-obren ondorioz autobus-geraleku batzuetan egin ziren aldaketak,

Horrela, astelehenetik aurrera honako linea hauek berriz ere Ego Gaineko geltokitik irten eta sartuko dira: Eibar-Arrasate-Vitoria Gasteiz, Eibar-Vitoria Gasteiz (urtegitik), Eibar-Arrasate, eta Eibar-Bergara-Arrasate-Eskoriatza.