Andretxeatik adierazi dutenez, “Sexu Bizi Gune Morea” sexualitate eta harreman osasuntsuak bultzatzen dituen zerbitzua da. Gune horrek informazioa, aholkularitza eta genero erasoen aurkako babes gunea eskaintzen du, eta Arrateko jaietan bi egunetan jarriko dute:
– Irailak 7: 00:00etatik 03:00etara.
– Irailak 8: 02:00etatik 05:00etara.
Gune hau, babes lekua, gune segurua izango da eskatzen duen edozein pertsonarentzat, eta aldi berean, genero indarkeriari aurre egiteko bitartekoak eskuratu ahalko dira: laguntza emozionala, informazioa, aholkua eta biderapena, besteak beste.