135 positibo gehiago atzeman dituzte Eibarren eta intzidentzia-tasa 3.053,80koa da

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
135 positibo gehiago atzeman dituzte Eibarren eta intzidentzia-tasa 3.053,80koa da
ETA KITTO 2022, Ots 03

Azken hiru egunetan 135 koronabirus kasu positibo berri atzeman dituzte Eibarren eta intzidentzia-tasa 3.053,80koa da.

Debabarreneko beste herriei begira Ermuan 85 kasu berri atzeman dituzte (2.871,59); Elgoibarren 71 (3.457,54), Deban 25 (3.759,40), Mutrikun 24 (3.556,64), Mendaron 19 (4.302,60), Soraluzen 17 (2.415,70) eta Mallabian 6 (2.773,11). Beraz, azken hiru egunetan 382 kasu berri atzeman dituzte eskualdean.

Euskadi mailan, azken astean 28.105 koronabirus kasu berri atzeman dituzte, 14 eguneko intzidentzia metatuaren tasa 2.863,65ekoa da eta oinarrizko birsorkuntza tasa 0,83koa. Bestalde, 549 lagun ospitaleratu dituzte eta 88 ZIUn daude.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »