136 positibo berri Debabarrenean asteburuan, horietako 43 Eibarren

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
136 positibo berri Debabarrenean asteburuan, horietako 43 Eibarren
ETA KITTO 2020, Urr 19

COVID19aren hedapenak aurrera jarraitzen du, eta gure eskualdean ere positibo berrien kopuruak nabarmen egin du gora  azken hiru egunetan (136 guztira). Eibarren 16 kasu berri atzeman ziren ostiralean, 13 larunbatean eta 14 igandean (43 guztira). Ermuan 6 ostiralean, 21 larunbaten eta 1 igandean (28 guztira). Elgoibarren 10 ostiralean, 4 larunbatean eta 5 igandean (19 guztira). Osasun Sailak  14 eguneko inzidentzia tasa neurtzeko “Semaforoa” deitzen dion sistema garatu du. 5.000 biztanletik gorako udalerrietan berdea (0-60), horia (60-299), laranja (300-499) eta gorria (500etik gora) erakusten ari da. Eibar (506,50), Ermua (592,31), Elgoibar (673,28) eta Deba (642,79) intzidentzia tasaren zonalde gorrian jarri dituzte dagoeneko.

Beste herritan, Soraluzen 16 kasu berri zenbatu dituzte azken hiru egunetan, 7 Mendaron, 6 Mutrikun,  eta 5 Mallabian.

Atzo, 7.838 proba egin ziren, eta, haietatik, 657 positiboak izan ziren. Lurraldeen arabera: 59 Araban, 313 Bizkaian, 275 Gipuzkoan eta 10 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 33 pertsona ospitaleratu zituzen atzo, eta COVIDa duten 55 pertsona ZIUn daude.

 

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »