138 koronabirus kasu berri atzeman dituzte Eibarren

138 koronabirus kasu berri atzeman dituzte Eibarren
2021/12/13 eta kitto!
Azken lau egunetan 138 koronabirus kasu berri atzeman dituzte Eibarren eta intzidentzia-tasa 2041,93koa da orain.

Debabarreneko beste herriei begira Ermuan 70 kasu berri atzeman dituzte (1529,43); Elgoibarren 42 (944,54), Deban 32 (2218,96), Mutrikun 18 (1147,91), Mendaron 11 (1087,47), Soraluzen 7 (830,40) eta Mallabian 5 (1260,50). Beraz, azken lau egunetan 323 kasu berri atzeman dituzte eskualdean.

Euskadi mailan, azken astean 11.010 koronabirus kasu berri atzeman dituzte, 14 eguneko intzidentzia metatuaren tasa 937,30ekoa da eta oinarrizko birsorkuntza tasa 1,13koa. Bestalde, 338 lagun ospitaleratu dituzte, 91 ZIUn daude eta 19 lagun hil dira.