139 koronabirus kasu berri atzeman dituzte Eibarren

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
139 koronabirus kasu berri atzeman dituzte Eibarren
ETA KITTO 2021, Aza 29

Azken lau egunetan 139 koronabirus kasu berri atzeman dituzte Eibarren eta intzidentzia-tasa 1259,37koa da orain.

Debabarreneko beste herriei begira Ermuan 63 kasu berri atzeman dituzte (1017,54); Elgoibarren 28 (805,89), Mutrikun 23 (846,82), Deban 12 (458,46), Mallabian 7 (2100,84), eta Mendaron (1182,03) eta Soraluzen 4 (201,31). Beraz, azken lau egunetan 280 kasu berri atzeman dituzte eskualdean.

Euskadi mailan, azken astean 6.335 koronabirus kasu berri atzeman dituzte, 14 eguneko intzidentzia metatuaren tasa 471,56koa da eta oinarrizko birsorkuntza tasa 1,24koa. Bestalde, 214 lagun ospitaleratu dituzte, 47 ZIUn daude eta 18 lagun hil dira.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »