14 positibo berri zenbatu dituzte Eibarren, 20 eskualde osoan

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
14 positibo berri zenbatu dituzte Eibarren, 20 eskualde osoan
ETA KITTO 2020, Abe 09

Atzo 14 positibo berri atzeman zituzten Eibarren, aurreko egunean baino 7 gehiago. Herriko intzidentzia-tasa 587,24an dago, aurreko egunean baino apurtxo bat gorago.

Eskualdeko beste herriei dagokienez, Ermuan 3 lagunek eman zuten atzo positibo koronabirusean, eta kasu bana zenbatu dute Elgoibarren, Deban eta Soraluzen.  Beraz, 20 kasu berri egon dira eskualde osoan, aurreko egunean baino 1 gutxiago.

Atzo 8.234 test diagnostiko egin ziren EAEn, eta horietatik 450 positiboak izan ziren. Lurraldeen arabera: 73 Araban, 227 Bizkaian, 143 Gipuzkoan eta 7 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 38 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 125 pertsona ZIUn daude.

Bestalde, azaroaren 30etik abenduaren 6ra bitartean metatutako datuak aztertu ondoren, ondoriozta daiteke COVID dela eta 76 hildako egon direla.

 

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »