15 positibo gehiago atzeman dituzte Eibarren eta intzidentzia-tasa 211,11koa da

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
15 positibo gehiago atzeman dituzte Eibarren eta intzidentzia-tasa 211,11koa da
ETA KITTO 2022, Mar 10

Azken hiru egunetan 15 koronabirus kasu positibo berri atzeman dituzte Eibarren eta intzidentzia-tasa 211,11koa da.

Debabarreneko beste herriei begira Elgoibarren (242,63) eta Mutrikun (395,18) 8 kasu berri atzeman dituzte; Ermuan 6 (143,58), Soraluzen 3 (327,13), eta Deban (165,05) eta Mendaron kasu bana (47,28). Mallabian (336,13), ostera, ez dute kasu berririk atzeman. Beraz, azken hiru egunetan 42 kasu berri atzeman dituzte eskualdean.

Euskadi mailan, azken astean 5.247 koronabirus kasu berri atzeman dituzte, 14 eguneko intzidentzia metatuaren tasa 425,15ekoa da eta oinarrizko birsorkuntza tasa 1,13ekoa. Bestalde, 138 lagun ospitaleratu dituzte eta 30 daude ZIUn.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »