16 positibo Eibarren (385,82ko intzidentzia-tasa) eta 15 Ermuan azken orduetan

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
16 positibo Eibarren (385,82ko intzidentzia-tasa) eta 15 Ermuan azken orduetan
ETA KITTO 2021, Api 14

Atzo egoera epidemiologikoak okerrera egin zuen Eibarren: 16 positibo berri detektatu zituzten, aurreko egunean baino 11 gehiago.  Azken 14 egunetan 385,82 kasu atzeman dira 100.000 biztanleko  Eibarren, eta begibistakoa da eta gertuago gaudela arrisku-eremutik, hau da, eremu gorritik. Ermuan ere azken egunean okerrera egin dute; 15 positibo berri zenbatu ziren atzo eta, ondorioz, 349,58ko intzidentzia-tasara igo dira. Eskualde osoari begiratzen badiogu, 39 positibo berri baieztatu zituzte atzokoan.

Eskualdeko beste herrietara begira, Elgoibarren kasu bakarra detektatu dute (259,97);  bina kasu Deban (183,39) eta Mutrikun (395,18); eta hiru kasu Soraluzen (1.056,87). Soraluze da perimetralki itxita dagoen eskualdeko herri bakarra. Dena dela, Mutriku, Eibar eta Ermuko datuak ikusita, ez litzateke harritzekoa izango datorren astean eremu gorrian egotea, eta, ondorioz, horiek ere perimetralki konfinatu behar izatea. Hurrengo egunetako eboluzioa guztiz erabakiorra izango da.

Atzo, 11.274 test diagnostiko egin ziren EAEn, eta, haietatik, 1.003 positiboak izan ziren. Lurraldeen arabera: 123 Araban, 419 Bizkaian, 456 Gipuzkoan eta 5 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 90 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 133 pertsona ZIUn daude.

Bestalde, apirilaren 5etik 11ra bitartean metatutako datuak aztertu ondoren, ondoriozta daiteke COVID dela eta 26 hildako egon direla.

 

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »