17 positibo berri Debabarrenean, horietako 2 Eibarren eta 8 Ermuan

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
17 positibo berri Debabarrenean, horietako 2 Eibarren eta 8 Ermuan
ETA KITTO 2021, Mar 05

Atzo bi koronabirus kasu positibo gehiago atzeman zituzten Eibarren, aurreko urtean baino hiru gutxiago. Intzidentzia-tasa 316,66an dago, beraz.

Eskualde osoan 17 kasu berri zenbatu dira: zortzi Ermuan (aurreko egunean baino bi gehiago), hiru Elgoibarren (2 gehiago); eta kasu bakarra Deban, Mutrikun eta Soraluzen.

Atzo, 7.164 test diagnostiko egin ziren EAEn, eta, haietatik, 323 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 67 Araban, 163 Bizkaian, 88 Gipuzkoan eta 5 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 56 pertsona ospitaleratu ziren atzo eta COVIDa duten 118 pertsona ZIUn daude.

 

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »