Hilaren 17rako iragarrita zegoen Bakalaos Alkortako afaria bertan behera

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
Hilaren 17rako iragarrita zegoen Bakalaos Alkortako afaria bertan behera
ETA KITTO 2023, Aza 10

Sukaldarien eta lehiaketen agendan izandako arazoek Bakalaos Alkortako Txapeldunen Arteko Txapeldunaren Lehiaketaren bezperan, hilaren 17an, Unzaga Plaza Hotelean iragarrita zegoen afaria bertan behera lagatzera behartu ditu antolatzaileak. Hala ere, Gabonak ondoren antzerako beste ekitaldi bat egiteko konpromisoa hartzen dugu.

Bestalde, hilaren 18an, 10:30ean hasita, eskolen arteko bakailaoa pil-pil erako lehiaketa egingo da Errebal Plazan eta, jarraian, Bakalaos Alkortako pintxoen Txapeldunen Arteko Txapelduna aukeratzekoa, miniaturazko gastronomia arloko txapeldunekin.

Hilaren 26an Untzaga Plazan egingo da garrantzi handiagoko bakailao lehiaketa klasikoa. Ekitaldian, gainera, omenaldi berezia egingo zaio Peio Garcia Amianori: gaur egun ezagunagoa bada ere Zaporeak elkartearen alde egiten duen lanarengatik, ez da edonolakoa kazetari gastronomo eta epaimahaikide bezala berak egindako lana.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »