Eibar Ospitalean 18 gaixo ospitaleratuta daude Koronabirusagatik, eta 9 Mendaron

Eibar Ospitalean 18 gaixo ospitaleratuta daude Koronabirusagatik, eta 9 Mendaron
2020/03/22 17:52
eta kitto!
Osasun Sailak argitaratu dituen azken datuen arabera, 18 gaixo daude Eibar Ospitalean ingresatuta COVID-19 gaitzagatik. Mendaroko ospitalean, berriz, 9 pertsona dira ospitaleratuta daudenak.

Araba Unibertsitate Ospitaleko, Gurutzetako eta Galdakaoko ospitaleak dira gaixo gehienak dituztenak.  Araba Ospitalean 326 dira  ingrestatuta daudenak (Txagorritxu Ospitalea eta Santiago Ospitalearen fusioaren ondorioz sortutakoa; 119 daude Gurutzetan, eta 111 Galdakaon. Ondoren, Donostiako ospitalea dago, 50   gaixorekin. Guztira 812 perotsona daude Euskal Autonomi Erkidegoko ospitaletan, horietako 79 ZIUn (UCI).

Udalerrika hauek dira Debarrenean  koronabirusak  jota dauden herritarrak, azken datuen arabera (atzo baino 8 gehiago)

Eibar        17
Elgoibar    3
Ermua        3
Deba           1
Mendaro   1
Mutriku     3
Mallabi       0
Soraluze    1
Mendaro  1

Euskal Herrian, berriz, orain arte 2.899 pertsona gaixotu ditu gaitzak, eta 112 hil. Araban dago gaixo gehien (912). Azkeneko egunetan, Nafarroan ere asko ugaritu dira (794), eta Bizkaian ere gora egiten ari da kurba (860). Gipuzkoa doakie atzetik (273), aurreneko gaixoetako bat bertan atzeman zuten arren. Ipar Euskal Herriko datuak ez dira zehatzak: Frantziako osasun sistemak eskualde administratiboen araberako datuak ematen ditu —Pirinio Atlantikoetan 32 gaixo atzeman dituzte—, baina ez da posible probintziaka bereiztea. Jakin da, hala ere, gutxienez zazpi eri eraman dituztela Baionako erietxera, Lapurdin. Zuberoako gaixoak Paueko ospitalera eramaten dituzte, eta han hil zen zuberotar bat. Beste zuberotar bat ere bada Paueko erietxean.

grafikoa Euskadi