18 positibo berri Debabarrenean, horietako 6 Eibarren eta 8 Ermuan

18 positibo berri Debabarrenean, horietako 6 Eibarren eta 8 Ermuan
2021/03/18 12:22
eta kitto!
Atzo 6 koronabirus kasu positibo gehiago atzeman zituzten Eibarren, aurreko egunean baino bat  gehiago. Eremu horian jarraitzen dugu 243,87ko intzidentzia-tasarekin.

Eskualdeko beste herriei begira, Ermuan 9 positibo atzeman zituzten eta eremu gorrian jarraitzen du (717,90), Mutrikun bi kasu atzeman zituzten, eta bakarra Deban. Guztira, beraz, 18 kasu berri bailara osoan.

Atzo, 8.907 test diagnostiko egin ziren EAEn, eta, haietatik, 410 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 82 Araban, 191 Bizkaian, 133 Gipuzkoan eta 4 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 41 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 93 pertsona ZIUn daude.