184 positibo berri atzeman dituzte Eibarren eta intzidentzia-tasa 3.494,21ekoa da

184 positibo berri atzeman dituzte Eibarren eta intzidentzia-tasa 3.494,21ekoa da
2022/01/31 eta kitto!
Azken lau egunetan 184 koronabirus positibo berri atzeman zituzten Eibarren eta herriko intzidentzia-tasa 3.494,21ekoa da.

Debabarreneko beste herriei begira Ermuan 111 kasu berri atzeman dituzte (3.314,81); Elgoibarren 87 (4.116,12), Deban 57 (4.639,65), Mutrikun 42 (4.234,10), Mendaron 32 (4.822,70), Soraluzen 31 (2.893,81) eta Mallabian 7 (3.193,28). Beraz, azken lau egunetan 551 kasu berri atzeman dituzte eskualdean.

Euskadi mailan, azken astean 34.120 koronabirus kasu berri atzeman dituzte, 14 eguneko intzidentzia metatuaren tasa 3.234,23koa da eta oinarrizko birsorkuntza tasa 0,98koa. Bestalde, 624 lagun ospitaleratu dituzte, 92 daude ZIUn eta 75 hil dira COVID-19aren ondorioz.