2 koronabirus kasu berri antzeman dira Eibarren

0    Gizartea 
ETA KITTO
2 koronabirus kasu berri antzeman dira Eibarren
ETA KITTO 2020, Api 25

Bost koronabirus kasu berri antzeman dira Debarrarrenean azkeneko 24 ordutan. Horietatik 2 Eibarren, eta kasu bana Ermua, Mallabia eta Deban.  Gainontzeko herrietan bere horretan mantendu dira, beraz hazkundean motelketa bat antzematen da.

424 koronabirus kasu antzeman dira Debabarrenean egoera hau hasi zenetik eta horrela banatzen dira herriz herri:

Eibar           198
Ermua         156
Elgoibar       37
Mutriku       10
Soraluze     11
Deba              7
Mendaro     3
Mallabia       2

535UEU-Irakaskuntza-Master-Baner-300x3001

Nabarmena da Eibarren pilatzen direla Debabarreneko kasu gehienak, ondorengo grafikoak ikusi daitekeen bezala. Zenbait astetan Eibarren pilatutako kasuak, bailarako kasuen erdia baino gehiago izan badira ere, azkeneko  asteetako hazkunde txikiak proportzio horiek aldatu ditu.

kornabirus asteko web ona

Ospitaleratuei dagokionean, gaur argitaratutako datuen arabera, atzo baino 2 lagun gutxiago daude  ingresatuta bailako ospitaletan. Gaur egun, 11 lagun daude Mendaroko Ospitalean, atzo baino 2 gutxiago, eta 48 Eibarkoan.

ospitaleratuak apirilak 24 web ona

 

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »