2 koronabirus kasu berri antzeman dira Eibarren

2 koronabirus kasu berri antzeman dira Eibarren
2020/04/23 13:44
eta kitto!
Koronabirusaren inzidentziak igoera txiki bat izan du Debabarrenean. 3 koronabirus kasu berri antzeman dira gure bailaran, horietatik 2 Eibarren eta 1 Elgoibarren.  Beraz Eibarren antzemandako kornorabirus kasuak 195 dira gaur egun.  Osasun Sailak datuak argitaratzen hasi zenetik, gure eskualdean 418 lagunei antzeman zaie.

535UEU-Irakaskuntza-Master-Baner-300x300

Eibar eta Ermua jarraitzen dute izaten kasu gehien metatzen dituzten herriak. Gainontzeko herrietan aldiz, inzidentzia txikiagoa izateaz gain, hazkundea oso motela da, edo ez da hazkunderik eman azkeneko egunetan.

Hauek dira herriz herri antzemandako kasuak:

Eibar           195
Ermua         155
Elgoibar       37
Mutriku        10
Soraluze      11
Deba                 6
Mendaro         3
Mallabia           1

Ospitaletan 64 lagun daude Covid-19arekin ingresatuta, atzo baino 2 lagun gutxiago. Horietatik 50 Eibarko ospitalean, eta 14 Mendaroko Ospitalean.

ospitaleruak apirilak 22 web