21 koronabirus kasu baieztatu dira Eibarren, 46 eskualde osoan

21 koronabirus kasu baieztatu dira Eibarren, 46 eskualde osoan
2020/03/24 eta kitto!
Hazten ari da Debabarrenean koronabirusa duten herritarren kopurua. Eusko Jaurlaritzak gaur kaleratu dituen datuen arabera, dagoeneko 46 dira gaitzak jotakoak, atzo baino zazpi gehiago. Eibar dago kutsatuen zerrendaren buruan. Azken 24 orduetan beste hiru kasu egiaztatu dituzte Eibarren eta, horiekin, 21 dira koronabirusak jotako herritarrak. Elgoibarren zortzi lagun daude gaixorik, atzo baino bat gehiago. Ermuan 5 kasu konfirmatu dira, atzo baino 2 gehiago, eta Deban bost gaixorekin jarraitzen dute (ez da aldaketarik eman). Mutrikun ere ez dago berririk erregistratu (4 daude). Mendaron gaixo bakarra zegoen atzo eta gaur kasu bat gehitu zaio. Soraluzen gaixo bakarrarekin jarraitzen dute.  Azkenik, Mallabin oraindik ez da koronabirus kasurik eman.

Datuak herriz herri:

Eibar        21
Elgoibar    8
Ermua        5
Deba           5
Mendaro   2
Mutriku     4
Mallabi       0
Soraluze     1