210 koronabirus kasu berri gehiago atzeman dituzte Eibarren

210 koronabirus kasu berri gehiago atzeman dituzte Eibarren
2021/12/27 eta kitto!
Azken lau egunetan 210 koronabirus kasu berri atzeman dituzte Eibarren eta herriko intzidentzia-tasa 1870,86koa da.

Debabarreneko beste herriei begira Ermuan 113 kasu berri atzeman dituzte (1903,99); Elgoibarren 97 (4420,87), Deban 50 (2255,64), Mutrikun 26 (2314,64), Soraluzen 23 (1962,76), Mendaron 10 (898,35) eta Mallabian 3 (1512,61). Beraz, azken lau egunetan 532 kasu berri atzeman dituzte eskualdean.

Euskadi mailan, azken astean 30.753 koronabirus kasu berri atzeman dituzte, 14 eguneko intzidentzia metatuaren tasa 2076,68koa da eta oinarrizko birsorkuntza tasa 1,49koa. Bestalde, 381 lagun ospitaleratu dituzte, 110 dira ZIUn eta 30 lagun hil dira COVID-19aren ondorioz.