23 koronabirus kasu berri atzeman dituzte Eibarren

23 koronabirus kasu berri atzeman dituzte Eibarren
2021/07/28 eta kitto!
Atzo 23 koronabirus kasu berri atzeman dituzte Eibarren, eta intzidentzia-tasa igo egin da, 888,11an kokatuz.

Eskualdeko beste herrietara begira, Elgoibarren 12 kasu atzeman dituzte, Ermuan sei, Mutrikun bost, Mallabian bi, eta Deban, Soraluzen eta Mendaron kasu bana. Horrela, guztira 48 kasu atzeman dituzte Debabarrenean.

EAEn, atzo, 11.647 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 1.572 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 133 Araban, 964 Bizkaian eta 433 Gipuzkoan eta 42 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 63 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 60 pertsona ZIUn daude.

Bestalde, uztailaren 19tik 25ra bitartean metatutako datuak aztertu ondoren, ondoriozta daiteke COVID dela eta  10 hildako egon direla.