23 koronabirus kasu positibo berri atzeman dituzte Eibarren

23 koronabirus kasu positibo berri atzeman dituzte Eibarren
2021/04/16 eta kitto!
Eibarrek joera txarrean jarraitzen du. Atzo 23 koronabirus kasu positibo gehiago atzeman zituzten herrian eta eremu gorrian intzidentzia-tasak gora egiten jarraitzen du, 484,09an kokatuz.

Eskualdeko beste herriei begira, Deban 12 positibo atzeman zituzten (513,48), Ermuan zazpi (330,86), Elgoibarren hiru (268,63), Mendaron bi, eta Mutrikun (451,64) eta Soraluzen bana. Gainera, Gipuzkoak eremu gorrian jarraitzen du, 581,44ko intzidentzia-tasarekin.

Atzo, 10.067 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 916 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 101 Araban, 413 Bizkaian, 389 Gipuzkoan eta 13 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 67 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 132 pertsona ZIUn daude.