23 positibo gehiago atzeman dituzte Eibarren eta intzidentzia-tasa 993,67koa da

23 positibo gehiago atzeman dituzte Eibarren eta intzidentzia-tasa 993,67koa da
2022/02/17 12:02
eta kitto!
Azken hiru egunetan 23 koronabirus kasu positibo berri atzeman dituzte Eibarren eta intzidentzia-tasa 993,67koa da.

Debabarreneko beste herriei begira Ermuan ere 23 kasu berri atzeman dituzte (755,35); Elgoibarren 14 (883,88), Mutrikun 7 (1.035,00), Deban 5 (770,22), Soraluzen 3 (780,07) eta Mendaron 2 (425,53). Mallabian, ostera, ez dute kasu berririk atzeman. Beraz, azken hiru egunetan 77 kasu berri atzeman dituzte eskualdean.

Euskadi mailan, azken astean 7.770 koronabirus kasu berri atzeman dituzte, 14 eguneko intzidentzia metatuaren tasa 1.032,54koa da eta oinarrizko birsorkuntza tasa 0,68koa. Bestalde, 312 lagun ospitaleratu dituzte eta 65 daude ZIUn.