Azken sei egunetan 24 koronabirus kasu atzeman dituzte Eibarren (4 kasu 22an, 11 kasu 23an, 3 kasu 24an, 4 kasu 25ean, eta bana 26an eta 27an). Horrela, intzidentzia-tasa 227,56an dago eta, herriko egoera hobera joan denez, Eibar eremu horian sartu da.
Eskualdeko beste herrietara begira, azken sei egunetan Ermua 9 kasu atzeman dituzte; Elgoibarren 5; Mallabian, Mendaron eta Deban 2; eta Soraluzen bakarra.
Atzo, 4.830 test diagnostiko egin ziren EAEn, eta, haietatik, 298 positiboak izan ziren.
Lurraldeen arabera:49 Araban, 151 Bizkaian, 94 Gipuzkoan eta 4 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.
Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 31 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 83 pertsona ZIUn daude.