247 positibo gehiago atzeman dituzte Eibarren eta intzidentzia-tasa 4.076,58koa da

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
247 positibo gehiago atzeman dituzte Eibarren eta intzidentzia-tasa 4.076,58koa da
ETA KITTO 2022, Urt 27

Azken hiru egunetan 247 koronabirus kasu positibo berri atzeman dituzte Eibarren eta intzidentzia-tasa 4.076,58koa da.

Debabarreneko beste herriei begira Ermuan 120 kasu berri atzeman dituzte (3.889,13); Elgoibarren 90 (4.549,39), Mutrikun 63 (4.949,19), Deban 49 (5.098,11), Soraluzen 22 (3.019,63), Mendaron 16 (4.113,48) eta Mallabian 12 (3.193,28). Beraz, azken hiru egunetan 619 kasu berri atzeman dituzte eskualdean.

Euskadi mailan, azken astean 34.887 koronabirus kasu berri atzeman dituzte, 14 eguneko intzidentzia metatuaren tasa 3.551,97koa da eta oinarrizko birsorkuntza tasa 0,94koa. Bestalde, 649 lagun ospitaleratu dituzte eta 103 ZIUn daude.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »