256 koronabirus kasu berri gehiago atzeman dituzte Eibarren

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
256 koronabirus kasu berri gehiago atzeman dituzte Eibarren
ETA KITTO 2021, Abe 30

Azken hiru egunetan 256 koronabirus kasu berri atzeman dituzte Eibarren eta herriko intzidentzia-tasa 2511,47koa da.

Debabarreneko beste herriei begira Ermuan 136 kasu berri atzeman dituzte (2409,64); Elgoibarren 124 (2634,32), Deban 62 (3044,20), Soraluzen 30 (2189,23), Mutrikun 15 (1900,64), Mendaron 14 (1513) eta Mallabian 11 (2016,81). Beraz, azken hiru egunetan 648 kasu berri atzeman dituzte eskualdean.

Euskadi mailan, azken astean 45.788 koronabirus kasu berri atzeman dituzte, 14 eguneko intzidentzia metatuaren tasa 2973,39koa da eta oinarrizko birsorkuntza tasa 1,60koa. Bestalde, 455 lagun ospitaleratu dituzte, 115 dira ZIUn eta 30 lagun hil dira COVID-19aren ondorioz.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »