26 positibo gehiago atzeman dituzte Eibarren eta intzidentzia-tasa 268,43koa da

26 positibo gehiago atzeman dituzte Eibarren eta intzidentzia-tasa 268,43koa da
2022/06/06 10:32
eta kitto!
Joan den astean 26 koronabirus kasu positibo berri atzeman dituzte Eibarren eta intzidentzia-tasa 268,43koa da.

Debabarreneko beste herriei begira Elgoibarren 27 (562,19) kasu berri atzeman dituzte; Ermuan 19 (335,32); Deban (239,10) eta Soraluzen launa kasu (208,44); Mendaron 3 (249,75); Mutrikun 2 (56,45); eta Mutrikun 1 (75,27) kasu bana. Beraz, joan den astean 86 kasu berri atzeman dituzte eskualdean.

Euskadi mailan, azken astean 4.172 koronabirus kasu berri atzeman dituzte, 14 eguneko intzidentzia metatuaren tasa 400,10koa da eta oinarrizko birsorkuntza tasa 0,83koa da. Bestalde, 369 lagun ospitaleratu dituzte, 14 daude ZIUn eta 15 lagun hil dira.