27 positibo berri eskualdean, horietako 14 Ermuan eta 6 Eibarren

27 positibo berri eskualdean, horietako 14 Ermuan eta 6 Eibarren
2021/03/12 eta kitto!
Atzo sei koronabirus kasu positibo gehiago atzeman zituzten Eibarren eta, ondorioz, eremu laranjan sartu gara 313,02ko intzidentzia-tasarekin.

Eskualdeko beste herriei begira, Ermuan 14 positibo atzeman zituzten eta eremu gorrian jarraitzen du (586,80); Mutrikun, Deban eta Mallabian bina kasu atzeman zituzten, eta Elgoibarren bat. Guztia, beraz, 27 positibo berri, aurreko egunean baino 10 gehiago.

Atzo, 7.291 test diagnostiko egin ziren EAEn, eta, haietatik, 380 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 44 Araban, 196 Bizkaian, 138 Gipuzkoan eta 2 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 41 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 95 pertsona ZIUn daude.