30 positibo gehiago atzeman dituzte Eibarren eta intzidentzia-tasa 291,18koa da

30 positibo gehiago atzeman dituzte Eibarren eta intzidentzia-tasa 291,18koa da
2022/03/14 eta kitto!
Azken lau egunetan 30 koronabirus kasu positibo berri atzeman dituzte Eibarren eta intzidentzia-tasa 291,18koa da.

Debabarreneko beste herriei begira Elgoibarren 20 (355,29) kasu berri atzeman dituzte, Ermuan 10 (187,28), Mutrikun 6 (357,55), Soraluzen 4 (327,13) eta Mendaron 1 (94,56). Mallabian (252,10) eta Deban (128,37), ostera, ez dute kasu berririk atzeman. Beraz, azken lau egunetan 71 kasu berri atzeman dituzte eskualdean.

Euskadi mailan, azken astean 5.197 koronabirus kasu berri atzeman dituzte, 14 eguneko intzidentzia metatuaren tasa 453,79ekoa da eta oinarrizko birsorkuntza tasa 1,01ekoa. Bestalde, 176 lagun ospitaleratu dituzte, 26 daude ZIUn eta 31 lagun hil dira.