32 kasu berri erregistratu zituzten atzo Eibarren

32 kasu berri erregistratu zituzten atzo Eibarren
2020/11/19 eta kitto!
Eusko Jaurlaritako Osasun Sailak adierazi duenez, atzo 32 positibo berri atzeman zituzten Eibarren, aurreko egunean baino 19 gutxiago.  Inzidentzia-tasa apur bat jaitsi da: 2.378,33an dago. Azken astean 315 kasu berri detektatu dira Eibarren, aurreko astean baino 18 gutxiago. Grafikoan ikus daitekeen bezala, azaroaren 9an 72 positibo berri detektatu zituzten Eibarren (pandemia osoko kopururik altuena). Egun horretatik aurrera, egunean batez beste 46,5 kasu zenbatu dira.

Eskualdeko beste herriei dagokienez, Ermuan 11 lagunek eman zuten positibo koronabirusean;  16 Elgoibarren; hiru Mutrikun, Deban eta Mendaron;  lau Soraluzen eta bat Mallabian. Beraz, 73 kasu berri egon ziren eskualde osoan, aurreko eguneko kopuru berbera.

Asteazkenean 14.886  test diagnostiko egin ziren EAEn, eta horietatik 1.069 positiboak izan ziren. Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 56 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, eta COVIDa duten 133 pertsona ZIUn daude.

Atzo, 10.631 test diagnostiko egin ziren, eta horietatik 941 positiboak izan ziren EAEn. Lurraldeen arabera: 146 Araban, 375 Bizkaian, 411 Gipuzkoan eta 9 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan. Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 51 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, eta COVIDa duten 141 pertsona ZIUn daude.