32 PCR positibo detektatu zituzten atzo Debabarrenean, hortetatik 17 Eibarren

32 PCR positibo detektatu zituzten atzo Debabarrenean, hortetatik 17 Eibarren
2021/03/09 11:44
eta kitto!
17 positibo berri atzeman zituzten atzo, astelehena, Eibarren, eta, berriro ere, eremu laranjan sartu gara, 302,10ko intzidentzia-tasarekin. Ermuan, 10 positibo berrirekin, intzidentzia-tasak etengabe igotzen jarraitzen du, 468,19an kokatuz.

Eskualdeko beste herriei dagokienez, atzo 3 kasu berri atzeman zituzten Elgoibarren eta kasu bana Mendaron eta Soraluzen. Hortaz, eskualde osoan 32 positibo egon dira egun bakar batean.

Atzo, 8.560 test diagnostiko egin ziren EAEn, eta, haietatik, 334 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 58 Araban, 172 Bizkaian, 101 Gipuzkoan eta 3 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 50 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, eta COVIDa duten 113 pertsona ZIUn daude.